Samikollako erabili gabeko lurrak berritzeko hitzarmena
Mutrikuko Udalaren eta Metec-Motric Fabrikaren jabetzaren arteko Hirigintza hitzarmenaren proposamena jendeaurrean jartzeko erabakia hartu zuen pasaden hilabetean.
Duela 15 urte baino gehiago, Metec-Motric S.A. enpresak Samikollako Ibilbidea kokalekuan utzi zuen bere jarduera, eta orduz geroztik industria eraikuntza eta instalazioak, utzita, eta erabili gabe egon dira. Industria eraikuntzak okupatzen duen espazioa eta haren Ingurunea Isabel Lobiano Kalea eta Samikollako Ibilbidea lotzen dituen bide-eraztunak mugatu ditu, gutxi gorabehera 9.323 m2-ko azalera okupatuz; azalera hori guztia udalerriko hiri-sarean integratuta dago eta bizitegi-eraikuntzekin muga egiten du.
Industria eraikuntza luzaroan ez erabiltzeak, eta bertan behera uzteak, hondatutako eta andeatutako espazioa sortu du, eta, horretarako, hiria berregokitu eta birgaitzeko esku hartze erradikala behar dela adostu dute. Beraz, lurzorua baliabide mugatu gisa birziklatu eta berrerabili nahi da, dagoeneko urbanizatuta dauden guneen hedapen-prozesuak mugatzeko eta hiri kokalekuen dentsitatea berreskuratzeko hiri-birsorkuntzako neurrien bidez; eraikitako espazioak berritzeko ekimenak etorkizuneko jardueren ardatz bihurtuz.
Mutrikuko udalerrian indarrean dauden Hirigintza Arauak berrikusteko prozesua hastear dagoela, Jabetzak Udalaren esku jarri du aipatutako lurraldea antolatzeko jarraibideak aplikatzeko beharra eta komenigarritasuna, Hirigintza kalifikazioarenĀ bidez, helburu hauek lortzeko: lurzoru zaharkitua lehengoratu eta birgaitzeko lanak egitea, iraunkortasun irizpideak kontuan hartuta, babes publikoko erregimeneko etxebizitzen eskaintza sustatzea (babes ofizialeko etxebizitzak, tasatuak), ekipamenduĀ komunitarioak prestatzea eta antolamenduaren exekuzioaren eraginkortasuna (eraikuntza eta urbanizazioa).
Bi aldeak bat datoz Metec-Motric espazioaren hirigintza eraldaketa ahalbidetzeko interes partekatua adieraztean. Horretarako, Hirigintza erregimen egokia esleitu behar zaio (bizitegi-erabilerako hiri-lurzorua), eta Hirigintza eraikigarritasuna esleitu. Guztira 74 etxe bizitza unitate aurreikusten dira (18 BOE unitate, 18 unitate tasatu eta 38 unitate libre), eta, Udalari atxikitzen zaio beheko solairuko 804 metro karratuko ekipamendua eta sotoko solairuan 909 metro karratuko aparkaleku publikoa egiteko eta lagatzeko betebeharra.
Eta azaldutako helburuak betetzeko, Mutrikuko Udalak eta Jabetzak egokitzat jo dute hitzarmen hau sinatzea, etorkizuneko Hirigintza antolamendua garatzeko, gauzatzeko eta kudeatzeko oinarriak zehazte aldera.