Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Saregile, neskatila eta paketatzaileen lan baldintzak duintzeko mozioa eztabaidatuko du Senatuak

EH Bilduk aurkeztutako egitasmoa eztabaidatuko du, eguaztenean, Senatuak. Euskal Herriko saregile, neskatila eta paketatzaileen lan badintzak duintzeko eta jubilazioan jasaten duten diskriminazioarekin amaitzeko.

Naia Arantzamendi
Lea-Artibai eta Mutriku
2022/04/26

Jose Luis Escriva ministroak duela gutxi aipatutako lege aldaketen aurrean, honakoa eskatu du EH Bilduren egitasmoak: lanbidea duintzeko eta egoera diskriminatzaileak gainditzeko beharrezkoak diren neurri guztiak ezartzea; lanbide-gaixotasunen katalogoan sartzea laneko segurtasun eta osasun-erakundeek egindako txostenetan jaso diren eta jarduerari egotz dakizkiokeen gaitz guztiak; erretiroaren gutxieneko adina murrizteko behar diren arau-aldaketak premiaz egitea, koefiziente murriztaileak aplikatuz eta arrantza-sektoreko langileen izaera espezifikoa kontuan hartuta, neskatila eta paketatzaileen kotizazio-oinarriak handitzea, itsasoko araubide bereziko antzeko lanbideekin parekatzeko.

Neurriok ezinbestekotzat jo ditu EH Bilduk arrantza-jarduerak behar bezala funtziona dezan. Arrantzaren sektorean, beste lan-eremu batzuetan gertatzen den bezala, gaur egun ere oraindik, emakume langileak gizonak baino baldintza okerragoetan daudela aipatu du, bai lan esparruan, baita babes sozial, aitortza eta balorazioaren ikuspegitik ere. Neskatilak, saregileak eta paketatzaileak  portuetako eguneroko lanean funtsezkoak diren zeregin askotaz arduratzen diren emakume langileak direla aldarrikatuz. Hala salatu Idurre Bideguren senatariak: “Ezinbesteko jarduera da arrantza-sektoreak behar bezala funtziona dezan. Hala ere, haien lana luzaroan ikusezin bihurtu da eta ez zaio aitortza, ordainsari ezta duintasun nahikorik eman”.

Gainera, lan horiek ahalegin fisiko handia eskatzen dutela gogorarazi du Bidegurenek; oso urtarokoa da, aurrez zehaztutako ordutegirik gabea, prestasun osoa eskatzen duena eta gehienetan hotz eta hezetasun handiko baldintzei eutsiz egiten dena. “Urte askotan, lan hori ez zen produkzio-jardueratzat ere hartzen, eta erregularizazio falta erabatekoa izan da. Zorionez, sektore horren aitortzan eta profesionalizazioan aurrerapausoak eman dira, baina, hala ere, badira gizarte-segurantzarekin lotutako aldarrikapen historikoak, urte askotan izoztuta geratu direnak”, ohartarazi du EH Bilduren senatariak.

EH Bilduren arabera, bada garaia aldarrikapen horiei erantzuteko eta lan-eremu feminizatu honetan dagoen diskriminazio argia ezabatzeko. Bada garaia arrantza-sektoreko emakume horien berdintasuna, diskriminaziorik eza eta babesa zainduko dituzten lege-aldaketak egiteko eta, horrela, emakume horien lana duintzeko.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.