Astelehenean [apirilak 25], Asier Guridi euskal iheslari politikoari elkartasuna adierazteko elkarretaratzea egin zuten Mutrikun. Guridik, martxoaren 28an hasi zuen gose greba, Venezuelan, bere senideentzat eta berarentzat izaera juridikoa lortzeko asmoz.
Elkartasuna adierazteko, zapatuan [apirilak 30], berriz bilduko dira 12:00etan, Mutrikuko goiko biribilgunean.