Karmen jaiak antolatzeko bileran parte hartzeko deia luzatu dute
Deialdia bihar [apirilak 28] da 18:30etatik aurrera udaletxeko pleno aretoan.
Markina-Xemeingo Udalak eta jai batzordeak 2022ko Karmen jaiak antolatzeko bilera antolatu dute. Deialdia bihar [apirilak 28] da 18:30etatik aurrera udaletxeko pleno aretoan. Bertan zehaztuko dira, besteak beste, jaietako datak, aurten Karmen eguna, uztailaren 16a, zapatua da, esate baterako.
Jai batzordeak ohiko normaltasunera itzuli nahi du ere. 2020an, ahalegina egin bazen ere, bertan behera geratu ziren eta iaz batez ere kirol eta kultur ekintzetan oinarritutako egitaraua antolatu zuten.