Ondarroako barra eta Dantza kalean ekitaldiak burutuko dira asteburuan
Bi urteko etenaldiaren ostean, zapatuan [apirilak 30], Ondarroako barra eta Dantza kalean ekitaldiak burutuko dira, Dantzarte elkartearen eskutik.
Apirilaren 29an [barikua] ospatzen den Nazioarteko Dantzaren Egunaren harira, eta baita, dantza kalera ateratzeko asmoz antolatzen da emanaldia. Ekitaldia eguerdian izango da, ohi bezala, eta Plaiko Zubitik hasita paseoan emango diote hasiera, barrako ariketen erakustaldia burutuz. 12:00etan, barra txikia hasiko da, ondoren, 12:30etan barra ertaina, eta azkenik, 13:30etan barra handia burutuko dute.
Barrak bukatu ostean, 13:45ean, Dantza kalean ekimena burutuko dute Alamedan, hainbat koreografia eskainiz.
Zapatua dantzaz betetzeko asmoz, herritarrei gonbidapena luzatzen diete, ekitaldietara hurbildu eta beraiekin batera egunari mugimendua emateko asmoz.