Nerea Ibarzabalek eta Xabat Galletebeitiak Bertsolari Txapelketa Nagusian parte hartuko dute
Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko parte hartzaileak ezagutzera eman ditu gaur [maiatzak 3]. Ekainaren 22an aurkeztuko dute txapelketa.
Irailaren 24an Getxon hasiko den 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren lehen zehaztasunak eman ditu gaur [maiatzak 3] goizean Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak. Lurralde gehienetako izen emateak itxi ondoren, 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko parte hartzaileen berri eman dute, eta horien artean Lea-Artibaiko ordezkari bi egongo dira: Bizkaiko Txapelduna Nerea Ibarzabal Salegi markina-xemeindarra eta Xabat Galletebeitia Abaroa lekeitiarra.
Lurraldeetako txapelketetan eskuratu dute bertsolariek Txapelketa Nagusian izena emateko aukera: 2019ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan, 2021ean amaitutako Bizkaikoan, Nafarroakoan eta Xilaban (Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoakoa), eta orain egiten ari den Arabako Bertsolari Txapelketakoek ekainean edukiko dute izena emateko aukera.
Arabako parte-hartzaileen izenen faltan, beraz, 40 dira txapelketa nagusirako izena eman duten bertsolariak:
Oraingoz horren berri besterik ez dute eman, baina, aurreratu dutenez, ekainaren 22an aurkeztuko dute aurtengo Bertsolari Txapelketa Nagusia, eta orduan emango ditu xehetasun gehiago Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak.