Zapato Azule ekainaren 25ean izango dela esan du Radixu Irratiak
Osasun egoera medio, bi urtez jaia ez antolatzeko erabakia hartzera behartuta ikusi ziren Radixu Irrati taldekoak. Baina bi urteko geldialdiaren ostean, herriaren egunik berezienetako baten ospakizuna egingo dela zehaztu dute antolakuntza taldetik. Zapato Azule, “aurten bai”, egingo da, eta ekainaren 25ean zehaztu dute hitzordua.
Bestalde, Radixu irratikoek jakinarazi dutenez, azken egunotan arazoak izaten ari dira emisorarekin, hortaz, ezingo da FM bidez entzun. Arazoak konpontzeko lanak jada martxan daudela esanez, barkamena luzatu die entzuleei eragindako eragozpenak direla eta. Hala ere, irratsaioak eskaintzen jarraituko dute eta mugikor edota ordenagailu bidez entzun ahal dira radixu.info.