Lekitto Bedarrak Usotegiko uzta banatu dio Elikagaien Bankuari
Aste honetan ere herritarren ortutik igarotzeko gonbidapena egin diete. Joan den astean ere 150 letxuga eta kukulu, lau kilo baba eta azelga batzuk eman zizkieten.
Lekeitioko Elikagaien Bankuari laguntzen jarraitzen du Lekitto Bedarra elkarteak. Usotegi herritarren ortuko uzta banatu diote azken asteetan ere. Orain dela bi aste 125 letxuga eta kukulu eta 4 kilo baba banatu zizkieten, eta joan den astean beste 150 letxuga eta kukulu, lau kilo baba eta zerba batzuk. Aurten ortuariak banatzen dizkieten laugarren aldia izan da.
Elikagaien Bankuak aste honetan ez dauka banaketarik, hala ere, oraindik herriko ortuan berdura asko dutenez, gonbidapena egin diete eguen honetan [maiatzak 5] ere bertatik igarotzeko. Bestalde, Dominika mojek eta Ugarteburuk ere jaso dute Lekitto Bedarraren ekarpena. «Ugartebururi ere eman diogu uztaren zati bat, taldeagaz duen inplikazioa eskertzeko».