Mutrikuko Uda kirolean izena emateko epea zabalik dago
2022ko udan Mutrikuko Eskola Kirolak antolatzen duen Kirolaz Blai Kirol Uda Kanpaina martxan dago. LH3.mailatik hasi eta DBH4ra arteko ikasleei dago zuzenduta ekimena eta ekainaren 27tik, uztailaren 15era bitartean burutuko dira, 9:30etik 13:00etarako ordutegian.
Izen emateari dagokionez, maiatzaren 8ra arte zabalik dago eskaera egiteko epea, eta ordainketa burutu beharko da. Kuotak honakoak dira: haur baten izen ematea 74 euro, bi haurren izen ematea 140 euro eta hiru haurren izen ematea 195 euro. Sabadell banketxeko hurrengo kontu korrontean egin behar da ordainketa: ES46 0081 4245 18 0001059208
Antolakuntzatik aipatu dutenez irteeraren bat antolatuz gero, autobusen ordainketak kuota orokorraz aparte ordaindu beharko da. Gainera, mezu hau zabaldu dute “kuota ordaintzeko arazo ekonomikoak izanez gero, jarri gurekin harremanetan edo zuzenean jo Mutrikuko udaleko Ongizate Sailera”. Hurrengo helbide honen bidez jarri daiteke beraiekin harremanetan, mutrikukoeskolakirola@gmail.com edo 653 74 84 75 telefono zenbakiaren bitartez.