Ondarroa eta Isuntza nagusi
Asteburuan lehiatu dira Ondarroan Bizkaiko Trainerillen Ligako azken bi jardunaldiak eta emaitza onak lortu dituzte eskualdeko taldeek.
Bizkaiko Trainerillen Ligako azken estropadak lehiatu dira asteburuan. Liga jada bukatuta, eta sailkapen orokorrak eskuan izanik, Ondarroa Arraun Elkarteko neska gazte eta absolutu mailako neskak txapeldun izendatu dira. Mutilen absolutu kategorian lekeitioko Isuntza taldekoak izendatu dira garaile, eta mutilen gazte kategorian, berriz, txapeldunorde geratu dira ondarrutarrak.
Zapatuan [maiatzak 7], ligako bosgarren jardunaldia burutu zen. Eguraldia lagun izan zuten arraunlariek.
Jubenil nesken kategorian Ondarroa Arraun Elkarteko neskek nagusitasunez irabazi zuten 17 minutu 15 segundo eta 25 ehuneko denboragaz. Hirugarren postua eskuratu zuen Isuntzak, 17 minutu 25 segundo eta 25 ehuneko denboragaz.
Jubenil mutilen kategorian, berriz, Ondarroako A taldea izan zen irabazle 15 minutu 27 segundo era 62 ehuneko denboragaz, bigarren taldeari dagokionez, zazpigarren postua eskuratu zuen 17 minuto 29 segundo eta 86 ehuneko denboragaz.
Absolutu emakumeen kategorian ere, ondarrutarrek irabazi zuten, nagusitasunez gainera, 16 minutu 22 segundo eta 63 ehuneko denboragaz.
Gizonezko absolutuetan, berriz Bermeoko A taldea izendatu zen garaile 14 minutu 4 segundo eta 42 ehunezko denboragaz, bigarren postuan, Bermeo B taldea sailkatu zen sei segundora. Isuntzak laugarren postua eskuratu zuen, 14 minutu 34 segundo eta 6 ehuneko denboragaz, beste atzetik, seigarren postuan, Ondarroa 14 minutu 40 segundo eta 6 ehuneko denboragaz. Zortzigarren eta bederatzigarren postuak Isuntza taldeko B eta C taldeentzat izan zen, eta hamalaugarren postuan sailkatu zen Mundaka.
Domekan [maiatzak 8], ligako seigarren jardunaldia burutu zen. Jubenil nesketan Kaikuk lortu zuen lehen postuan sailkatzea 17 minutu 19 segundo eta 45 ehunezko denboragaz, bigarren postuan, lekeitioko Isuntza taldekoak, 17 minutu 40 segundo eta 36 ehuneko denboragaz. Hirugarren postuan sailkatu ziren ondarrutarrak, 18 minutu 6 segundo eta 45 ehuneko denboragaz.
Jubenil mutiletan, berriz, ondarrutarren A taldea bigarren postuan sailkatu zen, Itsasoko Ama talde irabazlearen atzetik, hain zuzen ere, 15 minutu 28 segundo eta 63 ehuneko denboragaz. Ondarroako B taldea, berriz, seigarren sailkatu zen 18 minutu 6 segundo eta 45 ehuneko denboragaz.
Absolutu neskek, bigarren egunez jarraian Ondarroako taldeak lortu zuen garaiena, 16 minutu, 31 segundo eta 86 ehuneko denboragaz. Mundakarrak, berriz, bosgarren postua eskuratu zuten 19 minutu 15 segundo eta 6 ehunezko denboragaz.
Absolutu mutilen kategorian, zapatuan bezala, bermeotarren Bermeo A taldeak lortu zuen garaipena nagusitasunez, 13 minutu 51 segundo eta 39 ehuneko denboragaz, Bermeo B berriz, hirugarren sailkatu zen 14 minutu 7 segundo eta 11 ehuneko denboragaz, eta atzetik sailkatu ziren 18 segundora, Isuntza A taldekoak, 14 minutu 25 segundo eta 16 ehuneko denboragaz. Bosgarren postuan, berriz, Ondarroa A 14 minutu 27 segundo eta 88 ehuneko denboragaz. Seigarren postuan Bermeo C, 14 minutu 29 segundo eta 9 ehunekogaz, zortzi eta bederatzigarren postuak, Isuntza B eta C taldearenak izan ziren, atzetik, hamargarren postuan, Ondarroa B sailkatu zen eta hamaikagarren postuan, Mundaka.
Sailkapenak orokorrak jada eskuan izanik, Ondarroako Arraun Elkarteko neskak kategoria bietan izendatu dira txapeldun, jubeniletan eta absolutuan.
Mutilen jubenil kategorian, puntu eskas batera, txapeldunorde geratu dira ondarrutarren lehen taldekoak, bigarren taldekoak, berriz, seigarren postua eskuratu dute.
Mutilen absolutu mailan, lekeitiarrak izendatu dira txapeldun, Isuntza A taldekoak Bermeoko bi taldeen aurretik sailkatu dira. Laugarren postuan, Isuntza B sailkatu da. Isuntza C taldeak seigarren postua eskuratu du eta honen atzetik Bermeo C izan da postua eskuratu duena. Hamargarren postuan Mundakako taldea eta ondarrutarren A taldea, berriz, hamabigarren postuan geratu da. Ondarroako B taldea, hamabosgarren postuan sailkatu da.
Asteburuan Bizkaiko Trainerilla Txapelketa lehiatuko da, hain zuzen, ere Ondarroan.