Garbitasun sektoreko langileek greban jarraitzen dute
Garbiketaren sektoreko Bizkaiko hitzarmenaren negoziazioak medio sei greba egun antolatu zituzten ELA, LAB eta ESK sindikatuek, eta hain zuzen ere, laugarren greba eguna da gaurkoa.
Ondarroako Udalak garbiketa sektorea antolatzeko azpikontratatuta duen Eulen enpresako langileek berriz bildu dira gaur, 11:00etan, Artibai egoitzaren aurrean, baldintza duinen alde borrokatzeko.
Garbiketaren sektoreko Bizkaiko hitzarmenaren negoziazioak medio sei greba egun antolatu zituzten ELA, LAB eta ESK sindikatuek. Lehenengoa martxoaren 31an izan zen, hurrengoak apirilaren 26 eta 27an eta azken hiru greba egunetako lehenengoa izan da gaurkoa, hain zuzen ere, maiatzaren 10,11 eta 12an deitutakoak.
Greba egun jarraiak handituz doaz, martxoaren 31an egun bakar batez gelditu ziren, eta aipatu zutenez, ez zuen aparteko eraginik izan. Baina apirilaren 26 eta 27an gelditzearen ondorioz, adibidez, igerilekua itxi behar izan zuten. Hau da, beraien lanaren garrantzia ikusi zen eta hiru egun hauetan ere, nabarmentzea espero dute.
Azpimarratzekoa da, lehen lerroan lan egiten duten sektore bat dela, eta lan baldintza ezegonkorrak dituztela, aldi bateko kontratazioak eta kontratu partzialak nagusitzen dira, eta horrek ez du inolako segurtasunik bermatzen langilearentzat.
Hortaz, lehenengo greba egunetik azpimarratzen duten bezala “ez gara geldituko lan baldintza duinak lortu arte”.