Artisau Azoka eta ile-mozte erakustaldia, Mutrikun
Ohikoa den bezala, 9:00etatik 14:00ak bitartean izango da, Mutrikuko Beheko Plazan eta Txurruka Plazan.
Herriko zazpi ekoizle egongo dira Beheko Plazako azokan, hain zuzen ere: Ibiri, Ekoalboraz, Goienetxe, Ondare, Iratxe Lorak, Zortziko eta Amaia Aberasturi.
Ordutegi berdinarekin, baina Txurruka Plazan, Eixu Elkarteko artisauen, sortzaile eta ekoizleen Artisau Azoka kokatuko da, ondorengo postuekin: Cucharero de Oiz, Sara Sendabelarrak, Maduixa Gorria, Amalur, Egur Lanak Larruzko Eskuak, JCH Handmade, Hartara, Artizar, Maderarte Gepetto, Zugehini, Kuttunart, Tartalo, A.G.T.Z. Printak eta Esebe.
Ekitaldi berezi moduan, 11:00etatik aurrera, Txurruka plazatik Beheko Plazara Goienetxe baserriko 20 ardi inguru jaitsiko dira, hain zuzen ere, Erdiko Kaletik. Ondoren, Beheko plazan batuko dira ardiak eta 11:30etatik aurrera, ile-mozte erakustaldia hasiko da. Ipar Arrinda Letona ardien ile-moztaile profesionala izango da jendeari ardiak moztearen garrantziaz, teknikaz eta beste hainbat kontuz hitz egingo duena.