Txirrindularitza hastapen jarduera antolatu dute, Markina-Xemeinen
Domekan [maiatzak 15] da hitzordua goizez eta arratsaldez herri liburutegi aurrean.
Markina-Xemeingo Udalak eta Bizkaiko Eskola Kirola sailak txirrindularitza hastapen jarduera antolatu dute domekarako [maiatzak 15]. Goizeko eta arratsaldeko ordutegia egongo da aukeran, baina antolatzaileek jakinarazi dutenez, formulario bidezko izen ematea derrigorrezkoa izango da parte hartzeko.
Jaduera 2008 eta 2013 urte bitartean jaiotako umeentzat dago bideratuta eta helburua da bizikletan aritzeko teknika lantzea. Horretarako, gynkanak antolatuko dituzte eta ikasketa jolasen bidezkoa izango da. Horrez gain, bizikletaren mekanikaren eta oro har ibilgailuaren ezagutzara murgiltzeko hainbat prozedura landuko dituzte. Jakinarazi dutenez, eskola kirolean izena emanda egon beharko dira umeak eta derrigorrezkoa izango da bizikleta eta kaskoa eramatea.