Idazle leioaztarrak Peru Abarka Album Lehiaketako narrazio onenaren saria irabazi du ‘Txikle bat marrubizko’ ipuinagaz. Orain, bere lana ilustratuko dute bigarren atalean.
Asteburuan lehiatuko da Bizkaiko Trainerilla Txapelketa, Ondarroan. Zapatuan 16:00etan emango diote hasiera sailkapen estropadei, eta domekan, 10:30etan, finalak lehiatuko dira.
Donostia Grand Slam 2022 aurkeztu dute. Etzi hasiko da, eta finala ekainaren 11n izango da. Partidu guztiak Donostiko Carmelo Balda frontoian izango dira, 17:00etan hasita.
Zapatuan [maiatzak 14] izango da kontzertua Eskolapean. Elgoibarko eta Lekeitioko musika eskoletako ikasleek parte hartuko dute.
Bihar [maiatzak 13] Atxondo kiroldegian elkartuko dira Lea-Artibaiko ikasleak eta datorren barikuan [maiatzak 20] Gernika-Lumoko Astran Busturialdekoak.
Eusko Jaurlaritzak 3,6 milioi euroko aparteko laguntzak eman ditu Ukrainaren inbasioak eragindako egoeratik eratorritako produkzio kostuen igoera konpentsatzeko asmoz.
Domekan [maiatzak 15] da hitzordua goizez eta arratsaldez herri liburutegi aurrean.
Zapatuan [maiatzak 14] herriko plazan emango diote irteera ibilbideari, laburra edo luzea egin daiteke.
Markina-Xemeingo Udalak landu duen II. Berdintasun Planari lotuta egingo diren ekintzen artean Amelia Tiganusen hitzaldia egongo da barikuan [maiatzak 13], 18:00etan, Markina-Xemeingo Esperantza aretoan.
Zapatuan lehiatu zen Azkoitian lur gaineko Sokatira Txapelketako lehenengo jardunaldia, eta Gaztedi A taldea izan zen garaile.