Ondarroa Igeri Taldeko neskak geldiezin Eskolarteko Txapelketan
Zapatuan Ondarroako Igeri Taldeko 2010/11 urteko neskek Bizkaiko Eskolarteko Txapelketan parte hartu zuten eta emaitza onak lortu zituzten.
Santurtzin lehiatu zen Bizkaiko Eskolarteko Txapelketan baldintza batzuk zeuden parte hartzeko; 50 eta 100 metroko probetan, adin tarte bakoitzeko 12 onenak lehiatu ahal zuten, eta 200 metrotik gorako probetan, ordea, 6 denbora onenak zituzten neskek. Hori kontuan izanik, Ondarroako Igeri Taldeko 10 neskek parte hartu zuten, hain zuzen ere, 2010 urtean jaiotako lau neska eta 2011 urtean jaiotako sei neska. Lan ederra egin ondoren, emaitza ikusgarriekin bueltatu ziren etxera.
2010 urtean jaiotako lau neskak hainbat kategoriatan lehiatu zuten eta emaitza onak lortu zituzten. 200 metro estilo kategorian, ondarrutar bakarrak lehiatu zuen, Enara Santosek, eta hamargarren postua eskuratu zuen.
100 metro bular kategorian, Ariane Fernandezek seigarren postua eskuratu zuen eta Izaro Cancerrek zortzigarren postua. 100 metro bizkar kategorian, Ariane Fernandezek laugarren postua eskuratu zuen eta Izaro Cancerrek hamaikagarrena. 100 metro estiloetan, Elaia Mujikak podiumera igotzea lortu zuen hirugarren postuarekin, Ariane Fernandezek bosgarren postua lortu zuen, eta Izaro Cancerrek hamargarrena. Elaiak bere bigarren podiuma lortu zuen 100 metro libre kategorian, eta hain zuzen, lehenengo postuarekin, urrezko domina.
2011 urtean jaiotako sei neskak lehiatu zuten eskolarteko txapelketa, eta hauek ere hainbat dominarekin bueltatu ziren herrira.
200 metro bizkarren, bi ondarrutar igo ziren podiumera, hain zuzen ere, Garazi Bermeosolo, bigarren postua eskuratuta, eta Nare Arruabarrena hirugarren postua lortuta. Aiora Gabellak ere ondo lehiatu ostean, seigarren postua eskuratu zuen. 200 metro estiloetan ondarrutar bakarrak lehiatu zuen, eta laugarren postuan heldu zen, hain zuzen ere, Izaro Flores.
100 metro libretan Ane Osa ondarrutarra izendatu zen garaile, lehenengo postua eskuratuz. 100 bular kategorian, Ainhize Otsoantesanak hirugarren postua lortu zuen, eta Nare Arruabarrenak taldekideak, berriz, bosgarren lekua. 100 metro bizkarren, lau taldekidek parte hartu zuten; Garazi Bermeosolok bigarren postua eskuratu zuen, Nare Arruabarrenak laugarrena, Izaro Floresek seigarrena eta Aiora Gabellak zazpigarrena. 100 metro estiloetan, bi ondarrutarrek lehiatu zuten eta Garazi Bermesolo izendatu zen garaile, Ainhize Otsoantesana taldekideak bosgarren postua eskuratu zuen.
50 metro libretan, Aiora Gabella eta Ane Osak lehiatu zuten, eta hain zuzen ere bata bestearen atzetik heldu ziren, Osa hirugarren postuan eta Gabella laugarrenean.
Ondarroako Igeri Taldeak erreleboen kategorian parte hartu zuen, hain zuzen ere 4×100 proban eta laugarren postua lortu zuten ondarrutarrek.