Beti Jai elkarteak hamabi bazkide omendu ditu
Ohi modura, aurten 85 urte betetzen dituzten bazkideak gogoan eduki ditu elkarteak. Ospakizuna eduki dute.
Aurten 85 urte bete dituzten hamabi bazkide omendu ditu gaur [maiatzak 14] Markina-Xemeingo Beti Jai elkarteak. Meza izan dute lehenengo Mertzedeko elizan, eta kanpokaldean argazkiak aterata, txistulariekin lagundutako kalejiran abiatu dira elkartearen aurreko plazaraino, omenaldia egiteko.
Beste urte batez, omenaldi xume bezain beroa eskaini diete Beti Jai elkartekoek bazkideei. Ohorezko aurreskuaren ondoren, opari sorta jaso dute, eta ez da falta izan maitasun adierazpenik ere. Bestek beste, aterki bat, bertso bat duen plaka bat eta lore sorta bat ere izan dituzte opari.
Beti Jai elkarteko kideez gainera, senide eta lagunak ere izan dituzte ondoan omenduek. Luis Egurrola Markina-Xemeingo alkateak eta Amaia LarraƱaga zinegotziak ere omenaldian parte hartu dute, opariak banatuz.
Ospakizuna osatzeko, mokadutxoa hartzeko aukera eduki dute guztiek elkartearen egoitzan.