Euskal emakume antzerki sortzaileen egoeraz berba egin dute Lekeition
Eneritz Artetxe antzerkilariaren ikerlana landu eta hausnartu zuten ekitaldian, Maider Galarza eta Idoia Hatxeren performance bat bitarteko.
Hainbat lagun batu zituen domekan [maiatzak 15] Lekittoko Mugimendu Feministiak eta Lekeitioko Udalak antolatuta Lekeitioko Gaztegunean egon zen Eneritz Artetxe antzerkilariaren Karanbola Hirukoitza. Emakumeen presentzia euskarazko antzerki sorkuntzan liburueren inguruko mahai-inguru performatiboak. Artetxeren ikerlana landu eta hausnartu zuten ekitaldian, Maider Galarza eta Idoia Hatxeren performance bat bitarteko.
Karanbola hirukoitza liburuaren oinarrian euskal emakume antzerki sortzaileen egoeraren gaineko ikerketa bat dago. Ikerketa hori Eusko Jaurlaritzaren enkarguz burutu zuen Artetxek 2019. urtean. EHAZEK argitaratutako lanak azterketa horren ondorio nagusiak biltzen ditu bere baitan.
Liburuaren aurkezpena “oso interesgarria” izan zela azpimarratu dute antolatzaileek: “Miren Agur Meabe idazle lekeitiarrak ere parte hartu zuen ekitaldian, eta mahainguruan elkartutako emakumeek ekarpen aberatsak egin zituzten”.