II. Kultur Aniztasunaren Astea Mutrikun
Hainbat ekimen antolatu dituzte maiatzaren 18tik, maiatzaren 22ra arte. Ondorengoa da aurkeztu duten egitaraua.
![](https://lea-artibaietamutriku.hitza.eus/site/files/2022/05/mutrikuko_kultur_aniztasun-1200x778.jpg)
- Maiatzak 18
18:30. Panafrikanismoa, Afrikako herrien borroka antiesklabista eta antikoloniala. Antium Toasije historialari, ekintzaile panafrikanista eta antiarrazista izango da hitzaldia eskainiko duena. Udaletxeko Bilkura Aretoan izango da.
- Maiatzak 21. Kultur Aniztasunaren Nazioarteko Eguna
10:30-13:30. Munduko sukaldeak ekimena burutuko da Lagun Artea elkarte gastronomikoan. Marokoar jatorriko emakume mutrikuarrek beraien herrialdeko postreak prestatzen irakatsiko dute.
Plaza mugatuak daude eta bihar izango da izena emateko azken eguna, ongizate2@mutriku.net helbidera idatziz.
- Maiatzak 22
18:30. Alas Rotas antzezlana eskainiko dute eta ondoren aktoreekin solasaldia egongo da, Caminamos para crecer kulturarteko antzerki taldearen eskutik, Zabiel Kultur Etxean. Gonbidapenak Mutrikuko Udalaren web orrialdean eskatu daitezke.