Maite Franco ipuin kontalariagaz ospatuko dute Museoan Nazioarteko Eguna Simon Bolibar Museoan
Ziortza-Bolibarko museoak bezala, beste hainbat museotan ere ospatuko dute eguna. Bizkaiko Foru Aldundiak 'Museoen boterea sentitu' ekimena antolatu du.
Eguaztenean [Maiatzaren 18] Museoen Nazioarteko Eguna ospatzen da, eta Ziortza-Bolibarko Simon Bolivar Museoak ipuin-kontaketa bat antolatu du. Maite Franko ipuin-kontalariaren eskutik Simonek txikitan entzun zituenak Andeetako herri ipuin eta kondairak entzun eta ezagutu ahalko dira. Ipuin kontaketa saioa museoan bertan izango da 18:00etan.
Ziortza-Bolibarko museoak bezala, beste hainbat museotan ere ospatuko dute eguna. Bizkaiko Foru Aldundiak Museoen boterea sentitu ekimena antolatu du. Ospakizun horren helburua Bizkaiko 44 museo ikusaraztea da, herritarrek lurraldearen museo-aberastasuna ezagutu dezaten. Museo Eguna webguneak lurraldeko museo guztiak erakusten ditu eta horiek guztiak bisitatzera animatzen du, Bizkaiko museo-eskaintza anitza ezagutzeko.
“Museoak aktibo daude eta jarduerak eskaintzen dituzte urte osoan zehar. Hori dela eta, oraingo honetan Foru Aldundiak museo horien garrantzia eta eginkizuna azpimarratu nahi ditu, ez bakarrik efemeride honen inguruan, baita urteko egun guztietan ere. Horrela, edizio honetan inguratzen gaituen munduan duten botere eraldatzaileari buruz hausnartzera gonbidatzen da. Aurkikuntzak egiteko leku paregabe gisa gure iragana erakusten digute eta gure buruak ideia berrietara irekitzen dituzte, etorkizun hobea eraikitzeko funtsezko bi urrats”.
Bizkaiko hogeita zortzi udalerritako berrogeita lau museo izango dira ospakizunarekin bat egingo dutenak, tartean Ziortza-Bolibarkoa.