Euskal dantzatik feminismora tailerra, Etxelilan
Ekainaren 3an, 17:30ean, Etxelilan burutuko da, eta Karla Agirre Aranburu eta Amaia Marin Zabala izango dira bideratzaileak.
Euskal dantzak feministak dira? Feminismoa eta tradizioa uztartzeko lehen pausoak eman nahi ditugu eta bidean sortzen diren korapiloak askatu, bazatoz?
Galdera hauek luzatuz eman diote oihartzuna barikuan [ekainak 3], Eztabaidagune Feministaren baitan antolatutako tailerrari. Antolatzaileek aipatu dutenez, azalpen teorikoez gain, eztabaidatzen, hausnartzen eta dantzatzen arituko dira tailerrean.
Eztabaidagune Feministaren helburua herritar guztiei zuzendutako jarduerak antolatzea da, aditu batek gidatuta, hausnarketa eta eztabaida feministak garatzeko espazio bat irekiz. Hortaz, esan bezala, herritar guztientzat zabalik egongo da ikastaroa eta ez da beharrezkoa aurretiaz izena ematea.