Aurrerak hirugarren mailan jarraituko du
Beasainen garaipenak ahalbidetu du Ondarroako taldeak maila mantendu ahal izatea. Domekan [maiatzak 22] jokatu zen Las Rozasen Beasain eta Txantrearen arteko lehia.
Apirilean lehiatu zuten ligako azken partida Azkoitian, eta partida amaitu zenetik atzo eguerdira arte kolokan egon da taldearen etorkizuna. Aurrerak 3. mailari eutsi ahal izateko, play-offetara sailkatutako talde euskaldunetatik bat mailaz igo behar zen: Beasain, Portugalete, Barakaldo edo Baskonia. Lau talde horien esku zegoen ondarrutarren itxaropena.
Beasain. Talde gipuzkoarra izan da, hain zuzen ere, ondarrutarrei poztasuna eman diena. Domekan [maiatzak 22] 12:00etan hasi zen Las Rozasen Beasainen eta Txantrearen arteko lehia. Aurrera Kirol Elkarteak deia egin zuen futbol zelaiko tabernan partida ikustera joateko, aurrerazaleak elkarrekin une horretaz gozatzeko asmoz. Eta hori izan zen gertatu zena: Beasain 3-0 nagusitu zitzaion Txantreari, eta gipuzkoarrek bigarren mailara igotzeko txartela lortuta, Aurrerak hirugarren mailan jarraituko du datorren denboraldian.
Partida elkarrekin ikusteaz gain, aurrerazaleek batera ospatu dute denbora luzez esperotako albistea. Hori baita elkartearen sena, behin eta berriz kirol elkarteak adierazi duen modura: “Zaleen babesa da taldearen indarra”.