Berriatuko jubilatuen elkarteak ibilaldi bat antolatu du
Ziortza-Bolibar, Berriatua, Etxebarria eta Markina-Xemeingo jubilatu elkarteetako kideek parte hartuko dute.
Berriatuko Anaitasuna Elkarteak ibilaldi bat antolatu du datorren zapaturako [maiatzak 28]. Ibilaldia herriko inguruetan zehar izango da, eta lau herritako jubilatu elkarteek parte hartuko dute: Ziortza-Bolibar, Berriatua, Etxebarria eta Markina-Xemeingoek.
Herriko plazatik abiatuko dira parte hartzaileak 10:30ean, eta ibilbidea edozeinek parte hartzeko modukoa izango dela aurreratu dute. Amaierarako, gainera, hamaiketakoa eskeiniko dute Anaitasuna Elkartekoek jubilatuen elkartean.