Mutriku FTk irabazi du Gipuzkoako Kopa
Zapatuan, Orioko Mendibeltz zelaian lehiatu zen finaleko partida Mutriku eta Usurbilen artean, 2-0 nagusitu ziren mutrikuarrak.
17:00ak eman zutenean hasi zen lehia, hamaikakoak jada zelaian zeuden finalek ematen duten urduritasun eta gogo guztiekin, talde biak zeuden dena emateko prest.
Mutrikuarren taldeak, konfiantzaz jokatu zuen eta nabaritu egin zen, aukerak sortu zituzten eta areara hurbiltzen ziren bakoitzean estualdiak pasatzen zituzten usurbildarrek. Aukera artean, nagusitasuna lortuz joan ziren mutrikuarrak, eta aukera artean, bi gol sartu zituzten. Gipuzkoako Kopako irabazle izendatzea ahalbidetu zuten bi golak. Merezitakoa izan zen garaipena, arerioak ere beraien onena eman zuten arren, mutrikuarrek ondo jokatu zuten, eta partida ederraz gozatzeko aukera eskaini zieten finala ikustera joan ziren zale guztiei.
Eguraldia lagun izan zuten, eta oihu zein animo artean gozatu zuten Oriora hurbildu ziren mutrikuzale guztiek. Eta ez ziren gutxi izan, aurreko partidatan taldeari erakutsitako babesa mantendu, eta gutxi ez balitz, jende gehiago joan zen finaleko partidan neskei babesa ematera. Zaleen indarra eta poztasuna beti dira futbolarien lagun, eta guztiak batera gozatu eta ospatzeko aukera izan zuten partida amaituaz batera.
Gainera, herrira heldu zirenean garaile izendatutako emakumezkoen talde osoa igo zen udaletxeko balkoira, eta merezitako errekonozimendua eskaini zieten herritarrek.