Familientzako fosilen tailerra antolatu du Geoparkeak, Mutrikun
Zapatuan [maiatzak 28] izango da, 16:30ean, Mutrikuko Nautilus Ikerketa eta Didaktika gelan.
Europako Geoparkeen Astearen baitan, larunbat arratsaldean, Mutrikuko Nautilus Ikerketa eta Didaktika gelan, familientzako geologia tailerra antolatu du Euskal Kostaldeko Geoparkeak, konkretuki, fosilei buruzkoa. 16:30ean emango diote hasiera tailerrari, eta ordu eta erdiko iraupena izango duela aurreikusten da.
Jarduera honen helburua da Nautilus Gela Didaktikoan Mutrikuko flysch beltzean aurkitutako fosil erraldoien bilduma ezagutzea. Horretarako, familiek geologia tailer dibertigarri batean parte hartuko dute eta eskuz egingo duten amonite bat eramango dute etxera. 4 eta 12 urte bitarteko umeentzat da egokia jarduera hau.
Parte hartzaile kopurua 25 lagunera mugatuta dago, hortaz, aurrez izena ematea beharrezkoa dela jakinarazi dute antolatzaileek, formulario honen bitartez, edota turismo bulegoetan (943 143 396 / 943 603 378 / 943 192 452).