Ondarroako Gaztetxearen 13+19 urteurrena
Egitarau zabal bat aurkeztu dute zapatuan [maiatzak 28] ospatuko den urteurrenerako, hain zuzen ere, jolasak, bazkaria eta kontzertuak.
32 urte bete ditu Ondarroako gazteak batzeko guneak, herrian bi eraikin desberdin izan dituzte, lehenengoa Zaldubiden kokatutakoa, 13 urte egin zituen, eta ondoren, egun ezagutzen dugun Gaztetxea, jada 19 urte bete dituelarik.
Hainbat dira bertan antolatzen diren ekitaldiak, kontzertu, jai, hitzaldi… hortaz, zapatuak beteko dituen 13+19 urteurrenerako egitarau oparo bat antolatu dute, merezi duen bezalako ospakizuna egiteko asmoz.
12:00etan emango diote hasiera egun handiari, ‘Bixikan’ jolas gune pedagogikoarekin, antolatzaileen esanetan “herriko ume, gazte eta ez hain gazteentzako da, hurbildu nahi duen ororentzat”.
Ondoren, 14:00etan bazkariagaz hasiko dira. Bazkarira apuntatzeko, aldez aurretik izena eman behar da, Ondarroako Gaztetxearen sare sozialen bitartez, hain zuzen ere, Facebook eta Instagram, edota 618076277 telefonoaren bitartez.
Bazkal ostean, kontzertuei emango zaie bide. 17:00etan herriko Biren taldearen kontzertuagaz gozatzeko aukera egongo da. Ondoren 20:00etan, Hondar taldearen txanda izango da, eta gauarekin amaitzeko Abdela Music izango da gaua girotzeaz arduratuko dena.