Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Alberto Lopez Brasaola lekeitiarraren koadroa aita santuaren eskuetan dago

Atzo [maiatzaren 25a] goizean eman zioten koadroa, Ibon Perez lekeitiarrak eta Brasaolaren senideek, Vatikanoko San Pedro plazan egindako entzunaldiaren amaieran.

Brasaolak margotutako aita santuaren erretratoa. Argazkia: Ibon Perez
Eider Mugartegi
Lekeitio
2022/05/26

Ibon Perez kazetari lekeitiarrak bete du bere hitza. Atzo [maiatzak 25] goizean Vatikanoan egindako audientzian entregatu zioten Frantzisko aita santuari Alberto Lopez Brasaola margolariari lekeitiarrak egin zuen aita santuaren erretratua, hari agindutakoa betez. San Pedro plazan egin zen audientziaren amaieran eman zioten koadroa aita santuari berari Perezek eta Brasaolaren familiak, haren emazte Tere Goienetxeak, Izaskun Lopez Goienetxea alabak eta bere senar Joseba Salinas Eskurtzak.

Koadroa eman eta aita santua agurtu ahal izatea esperientzia berezia izan dela azaldu du kazetari lekeitiarrak. Emozioa izan zen nagusi, eta ezin izan zituzten malkoak saihestu. “Deskribatu ezin daitekeen esperientzia izan da”, azaldu du emozioz bete. “Alberto gurekin zegoela sentitu dugu, indarrak ematen”, esan du.

Alberto Lopez Brasaolak egindako aita santuaren erretratua. Argazkia: Ibon Perez

Koadroagaz gainera, Perezek malta eta Lekeitioko bizilagun batek egindako alfajorrak ere eraman zizkion, atzo Argentinan, Frantziskoren herrialdean, ospatzen zen Aberri Egunaren jaia gogoan.

Ez da izan erraza aita santuagaz audientzia lortzea, baina Brasaolaren koadroa jada aita santuaren eskuetan dago. “Eliza arkaiko samarra zela uste nuen, antzinakoa, eta jendearen eskaera guztiak ez zitzaizkiola iristen, baina ez. Fitxatuta eta ondo fitxatuta gintuzten. Monsinore Leonardo Sapienzarekin egon naiz hartu emanetan gutun bidez, eta gutun guztiak gordeta zeuzkan. Oso zirraragarria izan da “. Perezek jakin duenez, koadroa aita santuaren Santa Marta gelan jarriko dute.

Rome Reports Aita Santuaren eta Vatikanoaren jardueran espezializatutako Nazioarteko albiste-agentziak jaso zuen aita santuak Perezi eta Brasaolaren familiari egindako harrera IRUDIETAN.

Erlazionatutako edukiaAita Santuaren koadroa, Lekeitiotik Vatikanora

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.