Mutriku eta Deba arteko zubia, zabalik
Herri biak lotzen dituen oinezkoen zubia erabilgarri dago atzo arratsaldetik.
Aurreratu dutenez, oraindik azken ukituak egin behar dituzte, baina zubia erabiltzeko moduan jarri, eta azken orduan zabaldu egin zuten. Urtebete baino gehiago behar izan du Moyua-Harri aldi baterako enpresa elkarteak 2018an amildu zen zubia birgaitzeko.
Bestetik, konpontze lanak Debako hondartzako pasealekuan hainbat kalte eragin dituztela aipatu dute. Hortaz, Debako Udala Gipuzkoako Foru Aldundiarekin ari da kudeatzen. Hala ere, dagoeneko hasi dituzte txukuntze lanak, uda sasoian herritarrek modu egokian erabilgarri izan dezaten.