Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Duchenne gaixotasunari buruzko dokumentala zuzenduko du Arantza Ibarrak

Crowfounding kanpaina martxan jarri dute, gaixotasun sendaezinari buruzko laburra aurrera eraman eta ikusgarritasuna emateko asmoz.

Naia Arantzamendi
Ondarroa
2022/06/01

Arantza Ibarra zuzendari ondarrutarra hainbat proiektutan murgilduta dabil, tartean, Duchenne muskulu distrofia gaixotasunaren inguruko film labur dokumentala zuzentzeko bidean. Mi Grano de Arena fundazioaren bitartez crowfounding proiektu bat abiarazi dute, proiektua aurrera eramateko beharrezko dirua lortu ahal izateko, eta bi hilabetez egongo da irekita. Nahi duen orok laguntzeko aukera izango du webgunearen bitartez. 

Duchenneren muskulu distrofia, gaixotasun sendaezin bat da, nagusiki haurrei eragiten diena. Muskuluen ahultasun progresibo bat eragiten du, eta normalean sei urterekin agertzen dira lehenengo sintomak. Gaixotasun genetiko bat izanik, ez dago sendatzeko tratamendurik, sintomak murriztea eta bizi-kalitatea handitzea da, hortaz, helburua. Film laburrrean hiru kasu konkretu azalduz, gaixotasun arraro honi ikusgarritasuna eman,  eta ikerketak egitea bultzatze du helburu  Ibarra zuzendariak.

Duchenne Parent Projecten ideia izan da proiektua gauzatzea, gaixotasuna sufritzen duten guraso talde batek sortutako elkartea izanik, helburu argiak dituzte; farmazeutikei laguntza eskatzea eta, bereziki, ikerketak burutzea.

Horretarako hiru kasu konkretu lantzea da helburua, hiru protagonista izango ditu filmak. Lehenengoa, Azpeitiko 10 urteko haur baten kasua izango da, aulkian dago jada. Bigarren kasua, zortzi urteko Leganeseko haur bat, oraindik ez dago aulkian baina jada medikazioarekin dago. Kike 40 urte dituen Jacako gizonezkoa da, eta bere kasua berezia da, nolabait,  gaixotasun hau sufritzen dutenen bizi itxaropena 30 urtekoa izaten baita. Ibarraren helburua, hiru protagonista horiengana joatea da lantalde txiki batekin eta beraien egunerokotasuna biltzea da, gaixotasuna ezagutzera emateko.

Bigarren liburua

Bigarren liburua argitaratu berri du Arantza Ibarrak Metraton. El camino a la sabiduría cosmica izenekoa. Jada eskuragarri dago liburu dendetan eta baita internet bidez ere. Ekainaren 11an egingo du liburuaren aurkezpena, Madrileko Liburu Azokan. 

 

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.