Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Ibilgailu elektrikoa erosi du Mankomunitateak

Bi karga gune ezarri dituzte eskualdean, Mutrikuko Garbigunean eta Eibarko Plantan.

Naia Arantzamendi
Mutriku
2022/06/01

Debabarrenako Mankomunitateak trantsizio energetikorako bidea ireki du lehen ibilgailu elektrikoa erosiz, eta Iosu Arraiz Mankomunitateko lehendakariak adierazi duenez, “urteak daramatzagu lanean Debabarrena gero eta jasangarriagoa eta ingurumenarekiko begirunetsuagoa izan dadin. Bide horretan, gure lehentasunetako bat da zerbitzuetan trantsizio energetikoari bidea irekitzea, kutsadura murriztuko duten politika berdeak sustatzeko”.

Ibilgailu elektriko berria Citroen Jumpy-E bat da, eta ibilgailuak eta makinak konpontzeko tailerrean erabiliko da. Hori dela eta, tailer mugikor moduko bat du atzealdean, beharrezko erremintak eraman ahal izateko. Ibilgailu berria erosteko 47.772,25 euroko inbertsioa egin da.

2021ean neurtu zituzten Mankomunitatearen ibilgailuek isuritako gas kutsagarriak eta urtero berotegi-efektuko 1.000 tona gas isurtzen dituztela ikusi zuten. Datuak aztertu ondoren, gas kutsatzaile horiek murrizteko Ekintza Plan bat diseinatu zuten, eta lau ildo estrategiko eta hamabi ekintza zehaztu zituzten.

Mankomunitatearen ibilgailu flotaren ingurumen aztarna murrizteko ekimenen baitan, “lehen ibilgailu elektrikoa erostean aurrerapauso handia eman dugu, eta trantsizio energetikorako bidea egiten hasi gara” gaineratu du Arraizek.

Bi karga puntu eskualdean

Mankomunitateak trantsizio energetikoa sustatzeko lanean jarraitzen duenez eta daudenak ordezkatzeko ibilgailu elektriko gehiago erostea aurreikusten duenez, bi karga gune instalatu ditu eskualdean; Eibarko Plantan eta  Mutrikuko Garbigunean.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.