Markina-Xemeingo Karmen jaietako kontzertuak kaleratu dituzte
Udalak uztailak 15, 16, 17 eta 18ko kontzertuak argitaratu dituzte, Su ta Gar da kartel burua.
Markina-Xemeingo Udalak eta jai batzordeak Karmen jaietarako kontzertuak argitaratu dituzte, egitarau osoa banatu baino lehen. Aurten inolako osasun eta segurtasun murrizketarik gabe ospatuko dituzte markina-xemeindarrek jaiak, normaltasunez.
Jaietako indargune nagusietako bat kontzertuak izaten dira eta aurten talde handiak etorriko dira Markina-Xemeinera arte, asko eta askotarikoak. Barikuan, uztailaren 15ean, 22:30ean hasiko dira kontzertuak Hilbera herriko rock eta metal taldea, Dupla gazteen arteko modako taldea eta Tremenda Jauria, regetoi eta rap musikak uztartzen dituzten emakume madrildarrak dira.
Zapatuan, uztailak 16, egun osoan egongo dira kontzertuak. 13:00etan plazaberripean Debako banda arituko da. 19:00etan Goikoportalean Mexikoko Mariachi Imperial taldeak alaituko du arratsaldea. Gauean, 23:30ean Zelaian, talderik entzutetsuenaren unea izango da, Su ta Gar, hain zuzen ere.
Domekan, uztailaren 17an, 18:00etatik aurrera Motxaila Banda elektrotxarangak herriko kaleak girotuko ditu. 19:30ean Oxabi erromeriak hartuko du Zelaiko oholtza. Azkenik, astelehenean, uztailaren 18an, 18:30ean hasiko da Ohian Vega Dja eta amaiera emateko kalerik kale Perculights talde kataluniarrak argiz, musikaz eta erritmoz beteriko kale ikuskizuna eskainiko dute.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, “aldaketak egon daitezke ekintzen kokapenetan”.