Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Grabitatearen aurka

Erronkari gutxi batzuk eusten dioten arren, probatu dutenek dakite soilik airean zintzilikaturik dantza egiteak ematen dizun askatasuna; airea, horma eta gorputza uztartuz, sortu.

Iturria: Beñat Bidegain
Naia Arantzamendi
Ondarroa
2022/06/03

Dantza bertikala, teknikoki ez da beste ezerekin alderagarria, nahaste bat baita. Dantza eta eskaladaren elementuak uztartzen ditu, eta horma hartzen du oinarri. Hortaz, dantza bertikalak plano aldaketa bat dakar berekin, eta grabitatea sartzen da jokoan. Plano aldaketak, gorputza grabitatearekin beherantz egitea dakar, eta hori da dantza horren zailtasuna eta erronka, grabitatearen aurka joatea.

Horman oinez egiteko beharrezkoa da euskarri bat izatea, gorputzaren erdialdetik datorren euskarria. Grabitateak sortzen duen beheranzko indarraren aurka joateko indarra egin ahal izateko, eta une horretan, arnesa bilakatzen da bidelagun. Arnesa ez da elementu organikoa, hau da, bere funtzio naturala ez da mugimenduari erresistentzia egitea, eta gorputzarekin bat egitea, sostengatzea baino, erorketa ekiditea. Hortaz, elementuak uztartzeko bidean, praktika eta entrenamendua dira gogortzeko modu bakarra, beharrezko forma fisikoa mantentzeko indartzen zaituelako.

Denborak eta praktikak ematen dizu gozatzeko ahalmena

Euskal Herri mailan ez dago jende asko dantza bertikala egiten duenik, eta are gutxiago bere ogibide duena. Baina hor dago erronka. Eta erronka horren erdigunean ditugu Naiara Arrizabalaga, Irune Uriarte, Maite Kaltzakorta, Maitane Sarralde eta Naia Negredo; hain zuzen ere, Zinbulu dantza bertikala elkartea osatzen duten bost partaideak. Lan egiteko modu argi batekin sortutako elkarte independente bat da, beraien proiektuak sortu eta ikuskizunak eskaintzeko asmoz errotua. Horrez gain, deskribapen bidez zaila eta ikusteko liluragarria den dantza modalitate honen klaseak ematen dituzte, nahi duen orori dantza bertikala ezagutzera gonbidatu eta erakusteko asmoz.

Iturria: Beñat Bidegain

Elkarteak ibilbide laburra duen arren, urteetako esperientzia dute soinean taldeko partaideek, elkartea sortu aurretik, beste proiektu batzuetan ibili baitira eta beste batzuentzat lanak egiten ere. Baina orain, elkartearen helburua beraien proiektu propioak ezagutzera ematea da, eta prozesu zail horretan daude buru belarri. Bizi jokoa izeneko ikuskizuna izan zen taldearen lehenengo lana, frontoia, esku pilota eta zesta punta oinarri hartutako ikuskizuna. Eta horren ondoren, bigarren lana etorri zen, Errotzen izenekoa. Urte beteko sormen lanaren ondoren 2021eko Umore Azokan aurkeztu zuten, eta hori da orain mugitzen ari diren proiektua.

Euskarri bat dagoen bitartean edozein bilakatu daiteke ikuskizun leku

Askatasuna. Argi ikus daitekeen bezala, dantza bertikala oso bisuala da. Horrek bere alde onak eta txarrak ditu. Kanpoaldeetan egiten da dantza modalitate hau, horrek dakarren arazo eta onura. guztiekin. Argiztapen baten beharra darama, eta kanpoaldeak argiztatzeko baldintzak eta beharrak kontuan izan behar dira. Bestalde, kaleak duen gauza txarretako bat eguraldia da, beti bere menpe egotea. Euria egiten badu, ia gehienetan bertan behera geratzen da ikuskizuna. Baina abantailak ere asko dira.

Edozein horma erabili dezakete dantza egiteko. Euskarri bat dagoen bitartean edozein leku izan daiteke ikuskizun leku, etxebizitza, ikastetxe, natur gune… nahi adina leku daude egiteko. Altura da dantza egokitzen duen elementua, altuerak zintzilikatuta dauden sokak ematen dioten penduluaren neurriak baldintzatzen baititu; altuera txikia bada askoz bizkorragoa izango da dantza, eta alderantziz, pendulua zenbat eta handiagoa izan, are askatasun gehiago dute.

Lehen aldiz probatzean gogorra egiten dela aitortu duten arren, denborak eta praktikak gozatzeko ahalmena ere ematen duela adierazi dute taldekideek. Dantza lurretik airera eramateko aukera eskaintzen du, eta askatasuna are handiagoa da, aireak, hormak eta gorputzak bat egiten dute.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.