Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Arraun Lagunak eta Orio nagusitu dira Lekeitioko uretan

Lekeitioko bandera segundo bat baino gutxiagoan erabaki da emakumezkoetan zein gizonezkoetan.

Mikel Reina Barros
Lekeitio
2022/06/06

Ikuskizun handia eskaini zuen atzo [ekainak 5] Lekeitioko banderak, gero eta gutxiago falta da txapelketa ofizialei hasiera emateko eta berdintasuna izan zen nagusi uretan. Gozatua hartu zuten portuko eta inguruko ikusleek.

Emakumezkoetan, Arraun Lagunaken eta Orioren arteko lehia ikusgarria izan zen. Ezin izan ziren berdinduago egon estropada osoan zehar, ziaboga bakarrean denbora bera ezarri zuten eta guzti, 5 minutu eta 33 segundo. Euskotren Ligako txapeldunak eta azpitxapeldunak prest daude beste lehiaketa bikain bat osatzeko, nor baino nor beste behin. Azken txanpan, berriz, Arraun Lagunakekoak irabazi zuten, baina 31 ehunenengatik bakarrik.

Hirugarren izan zen 13 segundora Donostiarra eta eguneko ezuste nagusietako bat bigarren txandan aritu zen Hondarribiaren laugarren postua izan zen ohorezko txandako Tolosaldearen aurretik. Azken hauek gailendu ziren ligako iazko jaitsierako playoffetan. Ondarroa zortzigarren izan zen 56 segundora, aurretik izan zituen Deustu eta Hibaika, irabazlearengandik 38 eta 46 segundora hurrenez hurren, eta atzetik Zumaia eta Portugalete, 59 segundo eta 2 minutu eta 13 segundora.

Gizonezkoetan ere ez zen emozioa falta izan. Oriok, berriz, balekoa hartu zuen eta garaipena erdietsi zuten Hondarribiaren aurretik, 29 ehunenera geratu zen Ama Guadalupekoa. Lehia bizia izan zuten bi traineru gipuzkoarrek, baina betiere oriotarrak aurretik zeudela, bi segundoko tartea zuten lehen eta bigarren ziabogan. Oriok ez zuen estropada apurtzeko gaitasunik izan eta azken txanpan erabaki zen txapelduna. Hor ere agertu zen Bermeoren aurreko txandako erreferentzia, bizkaitarrek azken luze bikaina egin zuten eta azkenean hirugarren geratu ziren segundo bat eta 62 ehunenetara.

Azkenaurreko txanda horretan bigarren izan zen Isuntza, marka ona ezarri zuen etxekoen aurrean Lekittarrak, sailkapenean bosgarren postua eskuratu zuen Orio irabazlearengandik 18 segundora. Ondarroak ere txanda berean parte hartu zuen eta oro har zortzigarren izan zen 34 segundora. Mutriku lehen txandan aritu zen Portugaleteren aurka eta txanda irabazi zion, azkenean 19. postua eskuratu zuten mutrikuarrek Oriok baino minutu bat eta 43 segundo gehiago behar izan zituzten lau luzeak osatzeko.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.