Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Jolastu geugaz!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Gizon bat atxilotu dute Berriatuan, marihuana-plantazio baten ustezko arduraduna izatea egotzita

'Kupela' izena jarri dioten ikerketa-operatiboa joan den maiatzean jarri zuten abian Ertzaintzak. 3.000 marihuana-landarez osatutako legez kanpoko instalazio bat aurkitu dute eraikin batean.

Eider Mugartegi
Berriatua
2022/06/13

Ertzaintzak gizon bat atxilotu zuen joan den barikuan [ekainak 10] Berriatuan, osasun publikoaren aurkako delitu bat egotzita. Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 3.000 landarez eta landareak hazteko eta eraldatzeko azpiegituraz osatutako marihuana-plantazio baten ustezko arduraduna da.

Kupela izena jarri dioten ikerketa-operatiboa joan den maiatzean jarri zuten abian Ertzaintzak. Zehaztu dutenez, zaintza-dispositibo bat ezarri zuen Berriatuko eraikin baten inguruan, osasun publikoaren kontrako delituren bat egiten ari zitezkeela susmatuta.

Berriatuko eraikinean aurkitutako marihuana-landare plantazioa. Argazkia: Ertzaintza

Eguen [ekainak 9] goizean, Ertzaintzako baliabideak eraikinean sartu eta miaketa egin zuten. Azaldu dutenez, barruan 3.000 bat marihuana-landare aurkitu zituzten loratuta, bai eta lanparak, hezetasun kengailuak, sorgailu elektriko bat eta landareak hazteko eta eraldatzeko beharrezko azpiegitura guztia ere. “Gainera, miaketan su-arma bat ere aurkitu zuten”, zehaztu du Segurtasun Sailak.

Ikuskapenaren ondoren, agenteek gizon bat atxilotu zuten, plantazioaren ustezko arduraduna izateagatik, eta Ertzaintzaren egoitzara eraman zuten beharrezko polizia-eginbideak betetzeko. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez dute baztertzen atxiloketa gehiago egitea.

Berriatuko eraikinean aurkitutako marihuana-landare plantazioa. Argazkia: Ertzaintza

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.