Minbiziaren aurkako ekimena, Goiko Plazan
Minbiziaren Tour-a esposizioa ikusi ahalko da Mutrikuko Goiko Plazan, ekainaren 16an, 11:00etatik 13:00etara. Asteburuan, berriz, Zabielen egongo da ikusgai.
Minbiziaren Aurka Gipuzkoa-ko Debabarrenako Batzarrak Minbiziaren Aurkako Hamabostaldia jarri du martxan ekainaren 11n, zapatua. Helburu nagusiak herritarren artean laguntza gehiago lortzea, paziente eta senideei ematen zaien arreta indartzea eta minbizia duten biztanle gehiagorengana iritsi ahal izatea izanik, hainbat ekimen antolatu dira eskualdean, tartean, Mutrikuko Goiko Plazan egingo den minbiziaren aurkako Tour-a.
Tour itxura duen erakusketa bat da, lau panelez osatutakoa, eta Denok ez gara berdinak minbiziaren aurrean, aurtengo Minbiziaren Aurkako Munduko Eguneko kanpainaren goiburua jorratzen dute. Minbiziak jotako pertsonek bizi dituzten desberdintasunak zabaltzea helburu duena, baina baita elkarteak desberdintasun horiek minimizatzen nola laguntzen duen azaltzea ere. Erakusketako panelek gaixoek gaixotasun honen aurrean bizi dituzten desberdintasunak erakusten dituzte. Horretarako, hiru bideo ikusi ahal izango dira, horietan txertatutako QR kode baten bidez. Desberdintasun horiek Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkartearen paziente, osasun-langile eta profesional baten bidez kontatzen dira.
Zabiel Kultur Etxean
Ekimena asteburu osoan egongo da ikusgai Mutrikuko Zabiel Kultur Etxean. Ekainaren 17an, barikuan, 18:00etatik 20:00etara bitartean. Ekainaren 18 eta 19an, berriz, 12:00etatik 14:00etara.