Unai Irazabal ondarrutarra irabazle Galiziako uretan
Asteburuan burutu da Log Jam Festibala, Bastiagueiroko hondartzan (Galizian) eta Longboard txapelketan lehiatu eta junior kategorian irabazle izendatu zen Unai Irazabal ondarrutarra.
After Surfek antolatutako lehenengo Log Jam Fest edizioa izan da asteburukoa, musika eta surfa uztartzen dituen festibala izanik, nazioarteko hogei surflari gonbidatu zeuden ziurtatuta pasaden astean, tartean, Clovis Donizetti, Ambre Victore, Pepe Birra eta Nico Garcia.
Parte hartzaile guztiak zapatuan [ekainak 11], goizeko 11etan eman zioten hasiera lehiari. Festibal bat izanik, puntuazio zehatzik gabeko tandak ziren, tanda bakar batean lehiatu zuten parte hartzaileek, free surf erara. Lehenengo eguneko tandan maila onena erakusteko gai izan ziren surflariak domekan [ekainak 12] lehiatuko ziren finalera txartela lortu zuten. Horien artean zegoen, hain zuzen ere, Unai Irazabal, hamasei urteko gazte ondarrutarra.
Domekan, tanda orokorreko finalaz gain, emakumezkoen kategoria, seniorren kategoria eta junior kategorien finalak lehiatu ziren. Junior kategorian, ondarrutarra izan zen bere maila erakutsi, eta tandan berarekin lehiatu zutenek baino erakustaldi ederragoa eman zuena, hortaz, garaile izendatu zen Galiziako uretan eta dominagaz bueltatu da, berriz ere, etxera.