Dinamartxarako boluntarioak behar dira
Dinamatxan izen ematea ekainaren 20 eta 21ean izango da, 19:30eatik 21:00etara, Musika Plazan.

Ohi legez, Ondarroako Zapato Azulean burutuko da Dinamartxa, aurten, ekainaren 25ean, hain zuzen ere. Antolatzaileek aipatu dutenez, martxak burutzen diren bitartean boluntarioak beharko dituzte laguntza lanetan aritzeko, eta deia luzatu dute. Zehazki, mendi martxarako boluntarioak behar dira, zerbait gertatuz gero, deia jaso eta laguntzera joango direnak. Era horretako boluntariorik egon ezean, martxa bertan behera usteko arriskuan geratuko dela aipatu dute.
Martxari dagokionez, bizikletan egingo duten parte hartzaileak goizean goiz aterako dira Ondarroatik, eta Tolosarako bidea hartuko dute autobusez. Bizikletak aurreko gauen sartuko dituzte kamioian, portuan. Oinez mendiz mendi egingo dutenek, aurreko eguneko gauerdian aterako dira Ondarroatik autobusez. Antolakuntzatik aipatu dutenez kopuru mugatua egongo da, autobus bat betetzean, izen emateak itxiko dituzte.
Izen emateari dagokionez ekainaren 20an eta 21ean egingo da Musika Plazan 19:30etatik 21:00etara bitartean. 15 euro izango da izen ematea, eta kamisetak eskuratzeko aukera egongo da 15 euroren truke. Baimenak sinatu beharko dira, hortaz, aurrez aurre egin beharko da izen ematea. Lagun baten izen ematea egiteko kasuan, norberak sinatu beharko ditu baimenak. Mendiz mendi izena ematearen kasuan, gehienez ere, beste lagun baten izen ematea burutu dezake bakoitzak.
Bestalde, Dinamartxak kirol froga gogorrak direla gogorarazi dute “ez dira paseoak”, hortaz, buruz jokatzeko eskatzen dute. Gainera, ez dira txapelketak, lagunartean gozatzeko uneak baizik.