Mutrikuko Arima Dance taldeak dantzan egin du Marea Urdina elkartearen alde
Mutrikuko dantza taldeak bideo bat grabatu du Marea Urdina elkarteari bere babesa adierazteko.
Aniztasun funtzionala duten pertsonen inklusioa lortzea helburu duen Marea Urdina elkarteari babesa erakusteko bideo bat prestatu du Mutrikuko Arima Dance dantza taldeak. “Ezusteko pozgarria” izan dela jakinarazi dute elkarteko kideek eta eskerrak eman dizkiete talde guztiari, eta bereziki Nieves Gonzalez zuzendariari, bideoa prestatu eta egiteagatik. “Gora Arima Dance!! Zuek ere urdin!!”, esan dute.
Marea Urdina egitasmoa autismoa gertutik bizi zuten lau lagun igerilarik sortu zuten hasiera batean autismoa eta igeriketa batuz eta egun, aniztasun funtzionala duten pertsonak sortzen diren aktibitate eta dinamika ezberdinetan leku bat izan dezaten egiten dute lan.
Hone hemen Mutrikuko Arima Dance taldeak egin duen bideoa: