BizkaIdatz Txikia Sariak irabazi dituzte Ondarroako Zaldupe eta Lekeitioko Iturriotz Ikastetxeetako ikasleek
Haurren kategoriako euskarazko saria eta gazteen kategoriako irabazi dituzte. Atzo [ekainak 20] banatu zituzten sariak Bizkaiko Foru Liburutegian.
Bizkaiko Foru Aldundiak 2022ko BizkaIdatz Txikia VIII. Haur eta Gazte Literatur Sariak banatu zituen atzo [ekainak 20]. Sarituen artean Ondarroako Zaldupe eta Lekeitioko Iturriotz ikastetxeak daude.
A taldeko haur eta gazteen kategoriak irabazi dituzte Ondarroako eta Lekeitioko ikasleek. Haurren kategoriako euskarazko saria irabazi du Ondarroako Zaldupe Eskola Publikoko Jone Urangak, Erronkazaleak lanagaz, eta Lekeitioko Iturriotz Ikastetxeko Nadir Barainka, berriz, Gazteen kategorian gailendu da; Abrakadabra, izenburua jarri dio bere lanari. Bestalde, B taldeko gazteen kategoria Bilboko Begoñazpi Ikastolako Irene Gomezek irabazi du.
Gaztelaniazko kontakizunei dagokienez, B taldeko umeen kategoriako saria Santurtziko Santa Eulalia Ikastetxea-Patronatuko Gontzal Diazek irabazi du. Gazteen kategorian, A taldeari dagokion saria Bilboko Berrio-Otxoa Ikastetxeko Sandra Rodriguezentzat izan da, eta kategoria horretako saria, baina B taldekoa Igorreko Arratia Institutuko Joanes Aratz Zabalarentzat izan da.
2015etik martxan. Bizkaiko Foru Aldundiak 2015ean hasi zuen lehiaketa hau Bizkaiko ikastetxeetako haur eta gazteen artean irakurtzeko eta idazteko zaletasuna sustatzeko. Aurten 16 urte arteko 75 haur eta gaztek parte hartu dute. Kontakizunak garatzeko eta amaitzeko erronka hartu duten haur eta gazteek euskaraz Idoia Barrondo Etxebesteren Abrakadabra eta gaztelaniaz Andoni Abenojar Martinez de Eulateren El parque Mowg kontakizunak jarraitu dituzte.