Lore eta joko artean ospatu dute San Joan Eguna Ziortza-Bolibarren
Gaur [ekainak 24] loreak banatu dituzte mezaren ostean eta umeek herri kirolak izan dituzte.
San Joan Eguna gogotik ospatu dute Ziortza Bolibarko herritarrek gaur [ekainak 24]. Txistularien doinuekin kalejira osatu dute elizara arteko bidea, 12:00etan meza zuten hitzordu nagusi moduan. Meza amaitu denerako zain zituzten herriko txikiak, eta ez hain gazteak, loreak banatzeko prest. Gogotik hartu dituzte denek, baita erakusketa egin ere, zein baino zein ederragoa. Loreak banatuta herriko plazan herri kiroletako jokoak antolatu dituzte txikientzako, denetarik egon da, lokotz bilketatik txingatara.
19:00etan Demode Quartet taldearen antzerki saio musikatua dute egitarauan eta bihar [ekainak 25] eta etzi [ekainak 26] egun osoko ekintzak.