Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
GizarteaJaiak

'Transmaribollook herrixetan ere harro'

Lea Artibai eta Mutrikuko transmaribollo sareak deituta manifestazioa egin zen atzo [ekainak 28] Mutrikun, Andrabanda eta Marimatraka Batukada Feministarekin batera.

Naia Arantzamendi
Lea-Artibai eta Mutriku
2022/06/29

Sexu eta genero askapenaren aldeko borrokak koloreztatu zituen Mutrikuko kaleak, hain zuzen ere,  LGTBI Komunitatearen Nazioarteko Egunean. Goiko Plazan hasiera eman eta herria zeharkatu zuen kolorez jantzitako jendetzak, danbor soinu eta aldarri oihu artean, txoko guztiak hartu zituen askapenaren iraultzak.

[Argazki galeria ikusgai]

Bideak aurrera egin ahala jendea batuz joan zen, Lea Artibai eta Mutrikuko transmaribollo sareak deitutako manifestazioak. Andrabandak eta Marimatraka Batukada Feministak erritmo paregabea eman zion jardunari, giroa ezarrita eta kalez kale zihoazenen aldarri oihuak bat eginda, “Harrotasunaren Eguna plazaratu eta kaleak hartu” zituzten.

 Beheko plazara heltzean, sareko kideen esku geratu zen ahotsa, eta argitasunez hitz egin zuten: “1969.urtean Stonewallen poliziaren sarekada saiakeraren aurrean matxinatu ziren kolektiboko kideak, LGTB+ borrokarentzat mugarri bilakatuz data hau. Memoria historikoa dugu, borrokan jarraitzen dugu eta argi utzi nahi dugu gaurko elkarretaratze honen oinarria iraultzaile eta askatzailea dela”.

Ekimenaren oinarria sexu eta genero askapenak  helburu izanik, PRIDE ekimena jarri zuten erdigunean: “Borroka hau xurgatzeko ahaleginean dabil, ahalmen eraldatzailea desaktibatuz: askapenaren ordez, diru etekina izanik helburu”. Adierazi zutenez,  enpresa ezberdinek finantzatutako PRIDE ekimenak gizon zis homosexual zuri eta aberatsak ditu protagonista, “ertzetakoon zokoratzea” bultzatu, eta normaltasun patriarkala sendotzeko ahaleginean.  Horren aurrean, zurrun oihukatu zuten: “Gure gorputz eta identitateak ez daude salgai!”.

Mutriku aukeratu zuen sareak eskualdeko ekimena burutzeko, hiriburuetan egiteko erabakia alboratuz, “ez dugu sexualitatea modu askean bizi behar izateko kanpora joan beharrik izan nahi. Hemen bizi gara, eta hemen aldarrikatu nahi dugu askapena”. Horretarako, herriak espazio seguruak bilakatu beharra erdigunean jarri zuten.

“Iraganean egon zirenei eta haien borrokari esker gara gu, eta guri eta gure borrokari esker etorriko dira hurrengo belaunaldiak. Zisheteroarauak kanporatu egin nahi gaitu eta erasotu egiten gaitu. Kapitalismoak aurrera eramaten dugun borroka saldu nahi du. Honen aurrean argi esan nahi dugu gurea borroka antikapitalista eta transfeminista dela eta hala izaten jarraituko duela, disidentzia garela eta harro gaudela.”

“Gora sexu eta genero askapenaren aldeko borroka!” oihukatuz, bide eman zioten jan edanari, eta jai giroan jarraitzeko aukera eskaini zioten nahi zuen orori.

 

IMG_7062
IMG_7062
IMG_7063
IMG_7063
IMG_7065
IMG_7065
IMG_7069
IMG_7069
IMG_7072
IMG_7072
IMG_7073
IMG_7073
IMG_7074
IMG_7074
IMG_7077
IMG_7077
IMG_7078
IMG_7078
IMG_7080
IMG_7080
IMG_7081
IMG_7081
IMG_7083
IMG_7083
IMG_7085
IMG_7085
IMG_7090
IMG_7090
IMG_7091
IMG_7091
IMG_7092
IMG_7092
IMG_7097
IMG_7097
IMG_7100
IMG_7100
IMG_7107
IMG_7107
IMG_7108
IMG_7108
IMG_7116
IMG_7116
IMG_7117
IMG_7117
IMG_7118
IMG_7118
IMG_7120
IMG_7120
IMG_7124
IMG_7124
IMG_7125
IMG_7125
IMG_7126
IMG_7126
IMG_7129
IMG_7129
IMG_7133
IMG_7133
IMG_7134
IMG_7134
IMG_7136
IMG_7136
IMG_7140
IMG_7140
IMG_7142
IMG_7142
IMG_7149
IMG_7149
IMG_7151
IMG_7151
IMG_7155
IMG_7155
IMG_7160
IMG_7160
IMG_7162
IMG_7162
IMG_7164
IMG_7164
IMG_7167
IMG_7167
IMG_7170
IMG_7170

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.