Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

#Agertxopirata 2.0 erronkaren lehen pedalkadak emateko prest

Bihar [uztailak 1] emango diote hasiera hiru egunetako zeharkaldi solidarioari. Erronkarekin batera, hiru egun iraungo duen festa ere egingo da. Ekimeneran bidez biltzen den diru guztia Aspanovas elkartearentzat izango da.

Eider Mugartegi
Berriatua
2022/06/30

Erronka eta jaia eskutik dakartza asteburuan Berriatuan ospatuko den #Agertxopirata hiru egunetako jai erraldoiak. Barikuan [uztailak 1] hasiko dira jaia eta kirol erronka berezia: 700 kilometro bizikletaz eta 14.000 kilometroko desnibel positiboa duen erronka egingo dute oraingoan.

Elkartasuna du helburu, betiko modura, Helmugaken ekimenak. Orain dela bi urte abiarazi zuten #Agertxopirata ekimen solidarioa, eta asteburu honetan berriro ere abian egongo da, errepideetatik Euskal Herri osora zabalduz. Izan ere, “Ager gogoan eta haren omenez”, leuzemia gaitza diagnostikatu zioten Berriatuko 6 urteko mutikoaren ondoan hasitako erronkari jarraipena eman nahi izan dio aurten Ander Txakartegi Helmugak proiektuaren sustatzaileak. Ekimenaren bidez biltzen den diru guztia Aspanovas Bizkaiko minbizidun haur eta nerabeen gurasoen elkartearentzat izango da.

Txakartegik aitortu duenez, gogotsu daude kilometro horiek disfrutatzen hasteko. 13:00etan hasiko da jaia Porrotxegaz, eta 14:00etan irtengo dira errepidera herriko plazatik, umeekin batera, Cikautxoko bidegurutzera arte. Beraz, Berriatuko zein inguruko herrietako umeak gonbidatu ditu Txakartegik bizikletekin etorri eta eurekin batera ibilbideari hasiera ematera.

Umeak Cikautxora arte joango dira, eta erronka osoa gauzatuko duen taldeak aurrera jarraituko du. Txakartegik aurreratu duenez, beste sei lagun dira beragaz batera ibilbide osoa egingo dutenak, baina ibilbidean beste txirrindulari batzuk batuko zaizkie, ibilbidearen tarte bat eurekin batera egiteko. “Gipuzkoako lagun batzuk esan didate etorriko direla zati batean, eta beste hainbat lagun ere batuko dira bidean”.

Guztira 700 kilometro izango dira 50 ordutan osatuko dituztenak, eta 31 portu igoko dituzte

Ibilbidea. Berriatutik Zarautzera emango dituzte lehenengo pedalkadak, eta handik hasita SR Euskal Herria izeneko ibilbidea osatuko dute berriro Zarautzera iritsi eta handik Berriatura itzulita bidea amaitutzat emateko. Guztira 700 kilometro izango dira 50 ordutan osatuko dituztenak, eta 31 portu igoko dituzte. “Zarauztik goaz Nafarroara, handik Iparraldera, gero goizaldean Gipuzkoan sartuko gara berriro eta han hasiko gara inguruko mendate denak igotzen. Gipuzkoako iparralde eta Bizkaiko zona honetan ia-ia portu denak igoko ditugu. Oso ibilbide gogorra da, baina gogo handiagaz gaude eta egingo dugu”.

Kirol erronkak aurrera egin bitartean, jaiak jarraitu egingo du Berriatuan. Zapatuan [uztailak 2] umeentzako zesta-punta jolasak eta zumba solidarioa egingo dira, eta domekan [uztailak 3] umeek parte hartzeko herri kirolak eta paella solidarioa. Paellarako txartelak bertan egunean eskuratu ahalko dira; 150 errazio egongo dira.

Erronka solidarioa gauzatuko duten txirrindulariak domeka arratsaldean iritsiko dira Berriatura, eta herrira sartzeko dagoen goiko biribilgunean itxarongo diete. Antolakuntzako boluntarioek lagunduta, haurrak biribilguneraino joango dira, eta handik, denek batera egingo dituzte azken metroak, herriko plazara iritsi eta festarekin jarraitzeko.

Agerri omenaldi bat egingo diote lehenengo, eta ekitaldi horren ondoren Ene Kantakekin musika eta dantza hasiko da. Jarraian, Iñigito Txapelpunk lekeitiarraren kontzertua izango dute, eta jaiari amaiera borobila emateko txokolatea egongo da ume denentzako, Anaitasuna herriko jubilatu elkartearen eskutik.

“Agerren izenean eta haren omenez umeentzako jai handi bat egin nahi izan dugu”

Umeak protagonista. Lehenengo #Agertxopiratan Agerrek lagundu zion Txakartegiri helmugara heltzen; biek batera egin zituzten azken metroak. Eta, hori gogoan, oraingoan, haurrak protagonista izatea nahi izan du. “Lehenengo #Agertxopiratan Ager izan zen protagonista, eta oraingoan, ume denak izango dira. Agerren izenean eta haren omenez umeentzako jai handi bat egin nahi izan dugu”.

Jai handia izango da, eta mundu guztia parte hartzera animatu dute, bai herrikoak zein kanpokoak: “Jaian parte hartzera gonbidatzen dugu jende guztia. Nahi duenak bizikletan etortzeko aukera ere badauka”.

Ekimena prestatzeko lagun talde handia izan du ondoan Helmugak proiektuaren sustatzaileak, bai herrian egingo diren ekimenak antolatzeko zein erronka egiten laguntzeko. Horrela, kirol proba egiterako orduan bi furgoneten laguntza izango dute. “Zazpi lagunek osatuko dugu bizikletako erronka osoa, baina beste zazpi-zortzi lagun furgonetan doaz”». Janariaz, edariaz eta behar duten guztiaz arduratuko dira.

Elkartasun bilketarako crowdfunding-a zabalik dagoela ere gogora ekarri du Txakartegik. Kukumikuren orrialdearen bidez egin daiteke ekarpena.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.