Bertsotan ikasteko aukera egongo da Munitibarren
Munitibarko Euskera Batzordeak bertsolaritza tailerra antolatu du. Uztailaren 12an izango da, eta izena emateko azken eguna uztailaren 10a da.
Euskeraz be ondo gabiz! lelopean, Munitibarko Udalak eta Munitibarko Euskera Batzordeak bertsolaritza tailerra antolatu dute elkarlanean. Adin guztietako herritarrei bideratutako egitasmoa da, hau da, helbuei nahiz gazteei. Ikastaro edo tailer hori uztailaren 12an egingo dute eta, gutxi gorabehera, ordu eta erdiko iraupena izango du; udal aretoan izango da, 19:00etatik 20:30era bitartean.
Parte hartu gure duten guztiek uztailaren 10a baino lehen eman beharko dute izena; era berean, izen ematea doakoa izango da. Horretarako, udal administraziora edota liburutegira jo beharko dute, bertan izena emateko.