Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Garbiketa sektorearen negoziazio mahaian ez da hitzarmenik lortu

Bizkaiko garbitzaileen sektoreak gaur [uztailak 6] izan du hemeretzigarren bilera patronalagaz, eta ez da hitzarmenik lortu alderdien artean.

Naia Arantzamendi
Lea-Artibai eta Mutriku
2022/07/06

Gaur [uztailak 6] 10:00etan eman diote hasiera Bizkaiko hitzarmena sinatzeko bidean garbiketaren sektoreak egin duen hemeretzigarren bilerari. Sindikatuak eta patronala bildu dira, baina alderdien artean ez da akordiorik lortu.

Garbitzaileen egoerak hobekuntza nabarmenak behar dituela argi izanik, negoziazio mahaian jarri baino lehenago egindako greba deitzaleek eskaera finko bat zuten: 1.200 x15eko soldatak lortzea. “Bizkaiko langileen soldatak ez dira 16.000 eurotara iristen, eta gehienek jardunaldi partzialak dituzte. Izan ere, emakumeen % 70ak lanaldi partzialeko kontratuak ditu, eta hori areagotzen ari da. Lanaldi osoko langile gehienak nagusiak dira, eta kontratazio berriak lanaldi partzialekoak dira”, azaldu du ELA sindikatuak. Gainera, eraikinetako garbiketako sektorea da soldata arrakala handiena pairatzen duenetako bat. Izan ere, gizonak nagusi diren kale garbikuntzarekin erkatuz gero, eraikinetako garbitzaileek %45 gutxiago irabazten dute.

Sindikatuen eskaera zein izan den ikusirik, patronalak hurrengo proposamen igoerak jarri ditu mahai gainean: 2021 igoerarik eza, 2022ko uztailetik aurrera  %3ko igoera,  2023ko urtarrilean %2ko igoera, eta irailetik aurrera %3,5ko igoera. 2024an, uztailetik aurrera 18.000 eurotara iristea. Soldatei dagokionez egindako proposamena izan da, eta gainerako aldarrikapenei buruz ez da ezer berririk proposatu.

Hortaz, ELA sindikatuak nabarmendu du patronalaren eskaintza oso urrun gelditzen dela, eta hitzarmenak jasotzen ez dituen eta jaso beharko zituen gainerako alderdiei buruz hitz egin behar dela, esaterako, bakanteei buruz: “Bistakoa da patronalak eskainitako eskaintza ez dela sindikatu honek aldarrikatzen dituen gutxiengoetara iristen. Izatez, ezin dugu ulertu 2021. urtean igoera %0an gelditzea edo gainerako igoera uztailean kokatzea, urtarrilean izan ordez”.

Hurrengo negoziazio mahaia uztailaren 15ean izango da, 11:00tan. “Espero dugu egun horretarako patronalak euren eskaintza errebisatuta izatea eta beste eskaintza bategaz etortzea”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.