Herriko lehenengoak Lide Azkue eta Oier Kareaga izan dira. Guztira, 89 atletek parte hartu dute aurtengo proban.
Festa giroan ospatu da Aulestiko Urzabal guraso elkarteak antolatutako jaialdia. Alain Kortabitarte udalerriko umeak daukan Menke-Hennekam sindromea ikusaraztea eta ikerkuntzarako dirua biltzea izan ditu helburu egun osoko jaiak.
6 eta 16 urte bitarteko neska-mutilek tarte on bat pasatzeko eta kirolaz gozatzeko aukera paregabea izan dute.
Kaleka Lekeitioko Nazioarteko Kale Antzerki jaialdiaren bigarren eguna izango da gaurkoa [uztailak 9], eta era askotako proposamenez bete dator egitaraua.