Duatleta gaztez bete da Markina-Xemeingo Zelaia
6 eta 16 urte bitarteko neska-mutilek tarte on bat pasatzeko eta kirolaz gozatzeko aukera paregabea izan dute.
47 kirolari txiki eta gaztek parte hartu dute gaur [uztailak 9] Alarabi Triatloi taldeak Markina-Xemeingo Zelaian antolatutako XII. Duatloi Txikian. 11:00etan hasi da adinaren arabera maila ezberdinetan banatuta egon den proba. Neska-mutilek tarte on bat pasatzeko eta kirolaz gozatzeko aukera paregabea izan dute.
Nagusienak izan dira parte hartzen lehenengoak. Horiena izan da ibilbide luze eta zailena. Zelaiaren bueltan eta herrian zehar osatu dute zirkuitua. Txikiagoek, berriz, Zelaiaren bueltan osatu dute bizikleta gainean eta aringa-aringa egin beharreko distantzia.
Ohi modura, denentzako egon da saria, eta guztiek batera argazkia atera ondoren, HHko umeek egin dute azken korrikaldia.




































































