Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Artez beteko dira Markina-Xemeingo kaleak

Jatorri ezberdinetako artistak bilduko dira Markina-Xemeinen datorren domekan [uztailak 24]. Arteari eta sorkuntza artistikoari bultzada emateko asmoz, II. Margo Lehiaketa Aire Librean antolatu du Markina-Xemeingo Udalak.

Eider Mugartegi
Markina-Xemein
2022/07/20

Margolarien lana bertatik bertara miresteko aukera egongo da. Izan ere, herriko gune desberdinak margotuko dituzte parte hartzaileek.

09:00etatik 10:00etara eman ahalko dute izena udaletxean. Zigilua eta zenbakia emango zaie materialei, eta fitxa bat bete beharko dute margotzeko txokoa aukeratu eta lanean hasi aurretik. Bi mihise egin ahal izango dituzte, baina bakarra aurkeztu beharko dute lehiaketara. 

Artelanen gai nagusia Markina-Xemein izango da: paisaiak, inguruak, herriko txokoak, eraikinak, herritarrak… Eta, horiek irudikatzeko, nahi duten teknika erabili ahal izango dute.

Sariak, kategoria ezberdinetan. Egindako lanak 16:00etatik 17:00etara aurkeztu beharko dira Uhagon kulturgunean, sinadurarik barik, eta erabakia 19:00ak inguruan jakinaraziko du epaimahaiak. Sariei dagokionez, helduen kategorian 800 euroko lehenengo sari bat egongo da, 600 euroko bigarrena eta hirugarren bat 500 eurokoa. Gazteen kategoriako sari bi ere banatuko dituzte, 100 eurokoa 12 urtera arteko gazteen kategorian eta 200 eurokoa 13-17 adin tarteko irabazlearentzako. Herriko lehenengoak ere izango du 150 euroko saria.

Bestalde, aurkeztutako lan guztiekin erakusketa bat egingo da Uhagon kulturgunean, abuztuan eta irailean. Koadroak ikusi eta erosteko aukera egongo da.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.