2022/7/20

Markina-xemein karmen jaiak margo lehiaketa

Artez beteko dira Markina-Xemeingo kaleak

Jatorri ezberdinetako artistak bilduko dira Markina-Xemeinen datorren domekan [uztailak 24]. Arteari eta sorkuntza artistikoari bultzada emateko asmoz, II. Margo Lehiaketa Aire Librean antolatu du Markina-Xemeingo Udalak.

Gizaburuagako frontoi berriaren obrak martxan daude

899.939,77 euroko aurrekontua izan du obra lanak, Gizaburuagako Udalaren azken urteetako obra lan garrantsitzuena.

Solorzano: "Ondarroako langileok suminduta gaude"

Arantza Solorzano Ondarroako Artibai egoitzako garbiketaren sektoreko arduradunak sindikatuek sinatutako hitzarmenaren aurreakordioaren aurreko desadostasunak azaldu ditu.

Lekeitioko turismo bulegoaren aurkezpen ofiziala egin dute

Santa Elena etorbidea 2ko egoitza berrian elkartu dira gaur [uztailak 20] udaleko, Eusko Jaurlaritzako eta Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkariak.

Energia berriztagarrien kooperatiba, ernetzeko bidean

Lea Ibarreko Energia Barriztagarrien Komunitatea sortzeko bidean ari dira Lea Ibarreko Udal Mankomunazgoko udalak, herritarrak eta eragileak. Komunitatearen estatutuak atontzen ari dira, eta uda ostean mankomunazgoa osatzen duten bost udalerrietan aurkezpenak egitea aurreikusten dute.

EIEI Elikadura Korridorearen agerraldia

Bertoko azoka txikien "korridorea" bultzatu guran

Ispasterko, Elantxobeko, Eako eta Ibarrangeluko zenbait ekoizle eta kontsumitzailek sarea osatu dute. EIEI Elikadura Korridorea osatzen dutenen helburuetako bat da modu tradizionalean eta jasangarrian ekoiztutako lehenengo sektoreko produktuak zein auzolana, herritarren eta herriko taldeen elkarlana eta parte-hartze aktiboa "balioan jartzea".

Gehiago