Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
HirigintzaUdala

Gizaburuagako frontoi berriaren obrak martxan daude

899.939,77 euroko aurrekontua izan du obra lanak, Gizaburuagako Udalaren azken urteetako obra lan garrantsitzuena.

Naia Arantzamendi
Gizaburuaga
2022/07/20

Gizaburuagako Udalaren eskutik frontoia berritzeko obra lanak hasi zituzten ekainean, eta zortzi hilabete inguru iraungo dutela aurreikusten da. Amaia Zabala Goikoetxea alkateak adierazi duenez: “Azken urteetako obrarik esanguratsuena da”.

Proiektua abiatzeko gogotsu zeuden herritarrak zein udala. Herrian erabilia den frontoian berritasun beharra zuen; mendiaren kontrako hormak hezetasun handiak zituen, eta frontoi estalia zen arren, euria sartzen zen eta horrek luzera arazoak sortzen zituen.

Hori dela eta, udalak  frontoiaren proiektua aurrera eraman eta modu egokienean burutzeko asmoz, ideien lehiaketa bat abiatu zuen. Hogeita sei izan ziren lehiaketara aurkeztu  ziren proiektuak, eta harrera onaren aurrean epaimahaia osatu zuen udalak.  Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko lau ordezkarik parte hartu zuten epaimahaian, Gizaburuagako Udal ordezkariekin batera. Zabalaren esanetan: “Udal ordezkariek bi ardatz hartu zituzten kontuan, batetik herriak behar zuena, eta bestetik, profesionalek emandako iritziak. Horren arabera proiektu egokiena aukeratu zuten”.

Aukeratutako proiektuaren arabera goitik behera aldatuko dute frontoia, eta hobekuntza nabarmenak izango ditu,  frontoi estalia izango ez den arren, ondo babestutako frontoia eraikiko dute. Orain arte arazo izan den urari konponbidea emateko asmoz. Gainera, frontoia eta ondoko parkea aparte egon direna, orain bata besteagaz integratuta geratuko dira.

Finantzaketa bidea

Proiektua hautaturik, beharrezko prozedurak martxan jarri zituzten. 899.939,77 euroko aurrekontua zuen proiektuak, eta hortaz finantzaketa proiektuari ekin zioten. Hainbat izan dira lortutako diru laguntzak: 433.000 euroko diru laguntza jaso dute Bizkaiko Foru Aldunditik, 100.000 euro jaso dituzte 2022ko Herriak Eginez programari esker , 45.000 euro azpiegiturak egiteko Foru Aldundiaren laguntzaren bidez, 100.000 euro eskatu dituzte Leader landa garenenen Europako proiektuan, eta gainontzekoa kreditu bidez lortu dute.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.