Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Solorzano: "Ondarroako langileok suminduta gaude"

Arantza Solorzano Ondarroako Artibai egoitzako garbiketaren sektoreko arduradunak sindikatuek sinatutako hitzarmenaren aurreakordioaren aurreko desadostasunak azaldu ditu.

Naia Arantzamendi
Ondarroa
2022/07/20

Bizkaiko garbiketaren sektoreak hemezortzi hilabete daramatza lan hitzarmenik gabe, hain zuzen ere, 2020ko abenduaren 31tik. Hitzarmena sinatzeko bidean, lan baldintza duinak lortzeko helburuz  hogei negoziazio mahai burutu dira, eta hauetan akordiorik lortu eza bide, azken lau hilabeteetan hamar greba egun burutu dituzte langileek. Ondarroako Eulen enpresako langileek bat egin dute greba egunekaz, eta kalera atera dira egunez egun.

Uztailaren 15an, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek aurreakordio bat sinatu zuten negoziazio mahaian, eta Arantza Solorzano Artibai egoitzako arduradunaren esanetan: “Urte eta erdiko borroka egin ostean akordio hori sinatzea lotsagarria iruditzen zaigu”.

Uztailaren 6an egindako negoziazio mahaian patronalak ekarritako eskaintza “lotsagarritzat” jo zuten sindikatuek, eta borrokan jarraitzeko prest agertu ziren, “sinetsi egin genien, eta lagileok gure aldetik prest geunden irailean greba mugagabea egiteko, bidea hasita genuen, eta gu jarraitzeko prest geunden” adierazi du Solorzanok. Baina 15ean burututako negoziazio mahaian, hiru sindikatuk bat egin, eta gehiengoa lortuz, aurreakordioa sinatu zuten langileen sorpresarako: “Ezin genuen sinistu gertatutakoa, akordio hori sinatzeak gure borroka galdutzat ematea dakar, suminduta gaude”.

Bide luzearen amaiera

Solorzanoren esanetan, “sinatutako akordioa ez da hurbildu ere egiten gure eskaeretara, ez dugu 1.000 eurorik irabazten, eta egunean 0,35 euroko igoera ekarriko lukeen akordioa sinatzea, bidegabekeria da”. Egoitzako arduradunak azaldutakoaren arabera akordio “paregabea” bezala saltzen ari diren hori, praktikan, ez da horrela. Adostutakoaren arabera 2021ari dagokion soldata igoera ez da emango, eta 2022ko urtarriletik aurrerako igoera %1ekoa izango litzateke 2024a orduko %13ko igoerara helduz: “%13ko igoera bat sinatu dutela diote, baina datu hori 2024a orduko urtez urte egongo den igoeraren batuketa da,  lehen urtean adibidez 190 euroko igoera ekarriko du, urte osoan, hau da, 0,35 zentimo dira eguneko. Benetan uste dute datu horiek lorpenak direla, kontuan izanda bizitza nola ari den igotzen?”.

Ondarroako langileek borrokagaz bat egin zuten hasieratik, eta ondorio guztiak jasateko prest zeuden, “hamar egunez greba egin duten langile ez afiliatuek, eta sindikatu batzuetako afiliatuek bataz beste 400-500 euro galdu dituzte, diru hori sinatutako hitzarmenagaz lau urte barru errekuperatuko lukete”. Hala ere, langileen sumintasuna ez da diru galera, borrokagaz amaitu eta baldintza duinak ez lortzea baizik.

Hala ere,  Solorzanok aipatutakoaren arabera une honetan minduta daude, baina indarrak jarri eta ahaleginduko dira beraien baldintzen alde borrokatzen, patronalagaz ez bada, beste bide batzuk aurkituko dituzte.

Erlazionatutako edukiaAurreakordioa sinatu dute Bizkaiko Garbiketa hitzarmeneanGarbiketa sektorearen negoziazio mahaian ez da hitzarmenik lortu

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.