Solabarrietak eta Badiolak Munduko Tiro Txapelketa lehiatuko dute
Al Ain (Arabiar Emirerri Batuak) hirian lehiatuko da 2022ko Munduko Tiro Txapelketa, azaroaren 2tik 12ra bitartean, eta bertan ariko dira ondarrutarrak.
Asteon jakinarazi dute Munduko Tiro Txapelketara Espainiako Selekzioa ordezkatuz joango diren parte hartzaileen zerrenda, eta hain zuzen ere, Ager Solabarrieta eta Maite Badiola ondarrutarrak daude tartean.
Ibilbide izugarria darama bikoteak.World Cup Chatearouxen zilarrezko bi domina eskuratzea, FEDC Kopan urrezko bi dominagaz etxeratzea eta Norvegian Europako txapeldun izendatu izana 2022. urtean egindako lorpenen zati bat besterik ez da izan.
Munduko errekorrak behin eta berriz hautsi ondoren, merezitako unea heldu da. Munduko Tiro Txapelketan parte hartuko dute, Sonia Rivero tiratzaileak eta Antonio Cobos gidariak osatutako bikoteagaz batera. Hamar egunez lehian ariko diren egunetan, selekzioak hautatutako bi bikoteek Carlos Moran izango dute teknikari eta bidelagun txapelketan.